Biografia
Andoni Moñux Ugalde 1997an jaio zen Bergaran.
Ama musikaria eta aita musikazale amorratua, 3 urterekin biolina jotzen hasi zen. 7 urte zituela tuba ere aukeratu zuen.
15 urte zituela, Andonik Bergarako musika eskolatik Donostiako kontserbatorio profesionalera salto egin zuen.
Aldi berean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tuba bakarlaria den Oscar Abellarekin klaseak jaso zituen.
17 urterekin, Andoni Amsterdameko goi-mailako kontserbatorioan onartua izan zen, Perry Hoogendijk irakaslearekin (Concertgebouw orkestra ospetsuko Tuba bakarlaria) ikasteko.
Andonik musika profesionalean mundu mailako artista ezagunekin master-classak jaso ditu.
Izen batzuk dira Gene Pokorny, Roger Bobo, Michael Godard, Rex Martin, David Kutz, Anne Jelle Visser, Oystein Baadsvik, Sergio Carolino edo Andreas Hofmeir bezalako maisu ospetsuak, besteak beste.
Hainbat lehiaketetan ere saritua izan da Andoni, esaterako, Euskadiko musikari gazteen lehiaketa, estatu-mailako ‘Cesar Uceda’ lehiaketa edo ‘Intercentros Melomano’ lehiaketaren fase autonomimkoa.
Andoni tuba bakarlaria izan da Euskal Herriko eta Kantabriako gazte orkestretan, baita Amsterdamgo unibertsitateko orkestrarekin ere.
Azken urteotan Andonik lorpen handiak egin ditu:
Holandako gazte orkestrarekin bi kontzertu-bira eman ditu Europatik.
Bestaldetik, 2018an mundu mailan ezaguna den Luzernako jaialdiko (Suiza) akademian parte-hartzaile izan zen. Akademia honetan, Londreseko orkestra sinfonikoarekin kolaborazio bar egiteko aukera gozatu zuen.
2019an, Andonik bere debut profesionala egin zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Andonik orkestra zuzendari ospetsu ororen gidaritzapean jo du. Gustvao Gimeno, Sir Simon Rattle, Matthias Pintscher, Peter Eötvos, John Rutter edo Robert Treviño zuzendari ezagunak, besteak beste.
Bestaldetik, Andonik kontzertuak eman ditu Vienako Musikverein, Hamburgoko ElbPhilharmonie, Amsterdamgo Het Concertgebouw eta Berlingo Konzerthaus areto famatuetan, besteak beste.
2019ko ekainean, Andoni Amsterdamgo kontserbatorioan graduatu zen nota oso altuekin.